21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2016ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2016ko urtarrilaren 20ko ebazpenaren bidez onetsi zen Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileendako 2016ko lan egutegia, oinarria izanik Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzeko Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean eman 210/2015 Ebazpenean, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2016ko lan egutegia onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 23an emandako 268/2015 Foru Aginduan. Gisa hartara, egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abuztuaren 24a, 25a eta 26a: herriko bestak.

–Irailaren 29a: San Migel, jaieguna herrian.

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2016ko lan egutegian.

2016ko abenduaren 9an itxita egonen dira Noaingo Foruen plazako 3an dauden udal bulegoak (egun baliogabea deklaratua ez badago ere).

Baliogabeak izanen dira, 2016an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2016ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1600782