21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko urtarrilaren 20an hartua, Hiriberri Aezkoako udalerriko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Urriaren 26ko 953/2015 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 30eko 233/2015 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udaletan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Hiriberri Aezkoako udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak udalerri horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Hiriberri Aezkoako udalerriko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Oscar Ancho Remondegui jauna, Cristian Burusco Arrese jauna, Jon Reca Goicoa jauna, Fernando Nazábal Aincia jauna eta Miguel Angel Arozarena Domench jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Hiriberri Aezkoako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1600791