21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2016ko lan egutegia

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu, eta urteko lanaldia ezartzen, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten du) aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko enplegatuentzat, eta Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 210/2015 Ebazpenari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko asteguneko jaiak zein diren zehazten baitu; eta ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa, Miranda Argako Udalak honako erabaki hau hartu zuen aho batez 2015eko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran:

1.–Miranda Argako Udalaren langileendako 2016ko lan egutegia onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Martxoaren 21a: San Benito, herriko patroia (Miranda Argako herriko jaia).

–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abuztuaren 23a, 24a, 25a eta 26a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

2.–Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago aipatutako jaiegunetan ere, horiek ere kontuan hartu baitira 2016ko lan egutegian.

3.–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

4.–Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanera deitzen baditu ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan edo lanik gabeko egunetan, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den bezala.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Miranda Argako Herriko Etxeko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da erabaki hauen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

Miranda Argan, 2015eko abenduaren 23an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1600422