21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Zinegotziari soldata, lanaldi partziala egiteagatik

2016ko urtarrilaren 13ko Alkatetzaren Ebazpenak, 11/2016 zenbakikoa, zera xedatu zuen:

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.2 artikuluak, aukera ematen du lanaldi partziala duten zinegotziei ordaintzekoa, haien benetako dedikazioa kontuan hartuz.

Lesakako Udaleko Osoko Bilkurak, 2015eko ekainaren 19an egindako bileran, zera erabaki zuen: “Alkatearen soldatari dagokionez, eta alkateak uko egin dionez hura kobratzeari, bi zinegotziri ordainduko zaie, liberatuko direnak lanaldi partzialean. Urteroko zenbateko gordina 2011n finkatu zena izanen da, hau da, 30.473,80 euro. Hortik aparte, alta emanen zaie Gizarte Segurantzan Udalari eskaintzen dieten denboragatik”.

Bi zinegotzi horien artean, Pedro Apezteguia Alzugaray izendatua izan zen. Baina orain eta Udalaren lana berrantolatzeko asmoarekin, haren ordez María Victoria Gortari Aldave andrea Alkatetzari zuzenean laguntza ematen hasiko da.

Hori guztia kontuan hartuz, zera ERABAKI DUT:

1.–Pedro Apezteguia Alzugaray jaunari baja ematea, nominan eta Gizarte Segurantzan, urtarrilaren 11n.

2.–María Victoria Gortari Aldave andreari alta ematea, nominan eta Gizarte Segurantzan, urtarrilaren 15ean.

3.–Bi zinegotzi horiei eta Udaleko nominak kudeatzen dituen gestoriari honen berri ematea.”

Gortari andreak eginen duen lanaldiaren iraupena, Udaleko funtzionarioen % 50a izanen da. Soldatari dagokionez, urteroko zenbateko gordina 15.236,90 eurokoa izanen da, Udaleko Osoko Bilkurak 2015eko ekainaren 19an erabakitakoari jarraituz.

Hau dena argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen duen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Lesakan, 2016ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1600734