21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

105/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Bingoko Profesionalen Elkartearen estatutuak aldatzen dituena.

2015eko azaroaren 25ean Ana Isabel Fernández Apaolaza andreak, Nafarroako Bingoko Profesionalen Elkarteko lehendakari gisa, aipatu elkartearen estatutuetako aldaketa gorde du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan.

Horretarako aurkeztutako dokumentazioak erakusten duenez, Nafarroako Bingoko Profesionalen Elkarteak bete egin ditu estatutuak aldatzeko tramiteak, bere estatutuetan eta aplikazioko araudian aurreikusitakoaren arabera: apirilaren 1eko 19/1997 Legea, baita maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretua ere, sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari dagokionez.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Garapen Ekonomikorako Departamentuak eskumena du bere gain hartzeko hitzarmen kolektiboen, hauteskunde sindikalen, lanbide erakundeen eta enpresa elkarteen lan erregistro publikoei dagozkien eginkizunak, abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta sindikatuetan elkartzeko eskubidearen araudiari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean aurreikusitakoak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Adieraztea Nafarroako Bingoko Profesionalen Elkartea lanbide erakundeak Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan estatutuetako aldaketa gorde duela (erregistroan NA/392 inskripzio zenbakia du).

2. Aipatu erregistroan bidezko oharpenak egitea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorio publikoak izan ditzan.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea haren aurka inpugnazioa aurkez dezaketela zuzenean lan arloko jurisdikzioan hamar egun balioduneko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasita.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 20an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1600726