21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduerarako lizentziari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak edo oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Centro Vacacional Irisarri de Igantzi, S.L. Jarduera: erabilpen anitzetarako eraikina. Tokia: Igantziko 5. poligonoko 35. lurzatia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Igantzin, 2015eko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1600774