21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 60.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 60.000 euro.

Fontellasen, 2016ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L1600758