21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2016ko tasak eta tarifak. Onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2015eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

Ordenantzetako tarifen aldaketen hasierako onespenaren espedientea jendaurrean egonen da, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, 30 egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten; erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, behin betikoak bihurtuko dira.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, prezioak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zarrakaztelun, 2015eko abenduaren 29an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1600663