21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal ordenantza.
Behin betiko onespena

Artikako Kontzejuak, 2015eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko kontzeju ordenantza, 2015eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 11n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Artikan, 2016ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Ángel Obanos Galar.

5.000,00 EUROTIK BEHERAKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK SALBUESTEARI BURUZKO ARTIKAKO KONTZEJUAREN ORDENANTZA

Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Artikako Kontzejuak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

Ordenantza honek artikulu bakarra dauka, eta indarra hartuko du Kontzejuak behin betikoz onetsi ondoren, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitako epea iraganik.

Iragarkiaren kodea: L1600698