21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Alkateordearen izendapena

Armañantzasko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko urtarrilaren 19an, honako ebazpen hau eman zuen:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Javier Oyón Sanz alkateorde izendatzea.

2. Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen lehen osoko bilkuran.”

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten, ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Armañantzasen, 2016ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1600669