21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2016ko ekitaldian indarra izanen duten udal tasa,
prezio publiko eta zergei dagozkien karga-tasak

Aresoko Udalak, 2016ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.–Karga-tasak, 2016. urtekoak.

1.1.–Kontribuzioa eta zergak:

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,27.

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,79.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (J.E.Z.): %1,4.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

–5 urte bitarte: %2,2.

–10 urte bitarte: %2,1.

–15 urte bitarte: %2.

–20 urte bitarte: %2.

–Karga-tasa %10 izanen da.

1.2.–Tasak:

Saneamendua:

–45 euro gehiago, hirigunean dauden etxebizitza eta/edo instalazioentzat bakarrik.

–55 euro, hirigunetik kanpo dauden enpresentzat.

Ur hornidura:

1.–Hirigunean dauden etxebizitza eta abarrentzat: 45,14 euro.

2.–Kontagailua duten etxe eta instalazioetan, kontsumoaren arabera kobratuko da, eskala honekin bat:

Kontsumitutako 100 m³ bitarte: 0,41 euro/m³.

Kontsumitutako 100m³-tik 300 m³-ra bitarte: 0,61 euro/m³.

Kontsumitutako 300m³-tik gora: 0,81 euro/m³.

Gutxieneko kontsumoaren zenbatekoa: 60,20 euro.

Hargune berria instalatzeko tasa: 140 euro, gehi KPIa.

Hirigintzako agiriak tramitatzea:

1.–Hirigintzako agiriak tramitatzeko prentsan argitaratu behar diren iragarkien kostua sustatzaileen kontura izanen da.

2.–Udal arkitektoaren txostena behar dutenak: 20 euro.

Konpultsak eta egiaztagiriak:

1.–Agiriak konpultsatzea, 0,50 euro.

2.–Ziurtagiriak:

2.1.–0,50 euro, 18 urtera bitartekoendako.

2.2.–Euro 1, 18 urtetik gorakoendako.

Pozoia sagu eta arratoientzat:

Etxebizitzako 2 kg baino gehiago kontsumitzen denean, 50 gramoko poltsa bakoitzeko 0,30 euro kobratuko dira.

Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak: 150 euro.

Irekitzeko lizentzia: 150 euro.

Etxerako egurraren loteak:

1.–Mendi zaindariak egindako balorazioa izanen da haizeak botatako zuhaitzen aprobetxamendurako kanona ordaintzeko irizpidea.

2.–Egur lotea markatzearekin batean, Aresoko Udalak finkatuko du etxerako egurra aprobetxatzeagatik ordaindu beharreko kanona. Langile espezializatu batek loteak markatu, zuhaitzak bota eta motozerraz zatitzeko kostuak hartuko dira kontuan, betiere behar bezala justifikatzen badira eta zuzenean loteei egozten ahal bazaizkie.

Bideen ordenantzako zehapenen araubidea:

Ordenantza honetako arau-hausteak isunaren bidez zehatuko dira; isuna gehienez ere 150 eurokoa izanen da.

Nork bere borondatez ordaintzen ez badu, premiamendu bidez eginen da isunen diru-bilketa.

Gainera, bidea konpondu beharko da.

1.3.–Prezio publikoak:

WI-FI zerbitzuaren prezio publikoa:

1.–Aresoko Udalaren WI-FI sarean erregistratuak dauden zergadun guztiei urtean 76,65 euro kobratuko zaizkie BEZa barne zerbitzu horren aldera.

2.–Erabaki honek 2016. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Areson, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1600795