21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2016ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, bertan ziren kide guztiak bat etorrita, hasiera batean onetsi zituen Aresoko Udalaren 2016ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, baita Aresoko Udaleko Hirigintza Elkarteko aurrekontua ere.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Areson, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1600793