21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Aldaketak 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Arakil ibarreko Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1.tik 8.era bitarteko aldaketak 2015eko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin dira aldaketa hauek.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, espediente hauek jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Arakilen, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Gregorio Santesteban Nuñez.

Iragarkiaren kodea: L1600757