21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Udalaren 2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269. eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Arakilen, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Gregorio Santesteban Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1600642