21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

UE 19.E.1 (4. poligonoko 344. lurzatia) birzatitzeko proiektua Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko urtarrilaren 20an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko UE 19.E.1 (4. poligonoko 344. lurzatia) birzatitzeko proiektua, Enrique Jimenez Peral jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 151.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Altsasun, 2016ko Urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1600797