21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

49/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazioko erdi mailako teknikari izateko 8 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 877/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazioko erdi mailako teknikari izateko 6 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2015eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 1316/2015 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta Langileen Batzordearen ordezkariak izendatu ziren, epaimahaian parte hartzeko. Ebazpen hori 2015eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 1779/2015 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2015eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 2748/2015 Ebazpenaren bidez, 2 plaza gehitu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 2908/2015 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 15 egun naturaleko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Arestian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazioko erdi mailako teknikari izateko 8 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatzea, eta lanpostu huts hauek esleitzea:

María Jesús Goiburu Imaz andreari 7549 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikia.

Alfredo Pastor Nuin jaunari 9840 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Lanpostuak B mailako gida-baimena beharrezkoa du.

2. Lehiatzaileak destino berrietan 2016ko urtarrilaren 25ean hasiko dira. Destino berrien jabetza inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat.

María Jesús Goiburu Imaz andrearen lanpostuaz jabetzea, zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat 2016ko urtarrilaren 25ean, eta aurreko egoeran segituko du, salbu eta egoera horri amaiera eman nahi diola adierazten badu. Kasu horretan, egun hori baino lehen adierazi beharko du Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan.

3. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz 8 lanpostu hutsik gelditu dira. Honela daude atxikiak:

–1 Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian. Plantillako zenbakia: 8173.

–2 Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusian. Plantillako zenbakiak: 8330 eta 8331.

–3 Garapen Ekonomikorako Departamentuan:

  • 1 Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusian. B mailako gida-baimena beharrezkoa du. Plantillako zenbakia: 9795.
  • 2 Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian. Ingeleseko eta frantseseko ahozko eta idatzizko ezagutza beharrezkoa dute. Plantillako zenbakiak: 8469 eta 8470.

–1 Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan. B mailako gida-baimena beharrezkoa du. Plantillako zenbakia: 8738.

–1 Nafarroako Berdintasunerako Institutuan. Plantillako zenbakia: 3374.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko, Eskubide Sozialetako Departamentuko eta Garapen Ekonomikorako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen lege hori).

5. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1600787