209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2016ko aurrekontuan aldaketak egiteko hamargarren espedientea. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen kreditu transferentziaren bidezko aldaketak Zizur Nagusiko Udalaren 2016ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2016ko urriaren 20an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1611885