2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Udal Planeko Eraikuntzaren ordenantzaren aldaketaren espedientea. Behin betiko onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko Eraikuntzaren ordenantzaren aldaketaren espedientea.
Ordenantza horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2016ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8an, eta Udaletxeko iragarki oholean. Jendaurreko epean inork ez dio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu, ezta geroago ere. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat hartzen da.
Argitara ematen da, aipatu aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.
Zizur Nagusian, 2016ko urriaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
ERANSKINA
Eraikuntzaren ordenantzaren 9. artikuluaren aldaketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1611698