209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

177/2016 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Juan Antonio Rozas Aranguren jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ekoizpen Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. Juan Antonio Rozas Aranguren jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ekoizpen Ataleko burua, kargutik kentzea, ondorioak 2016ko urriaren 25etik aurrera izateko; burutzako azken eguna, beraz, 2016ko urriaren 24a izanen da.

2. Foru agindu hau interesdunari, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko urriaren 19an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1611891