209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, 2016. urtean kirol amateurrerako diru-laguntzen deialdiarena, norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen direnak, kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen finaletan parte hartzeko

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 320530.

A) Onuradunak: kirol talde eta elkarteak, kirol klub eta kirol sozietateak eta/edo irabazi-asmorik gabe legez eratutako pertsona juridikoak, kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Helbide soziala eta fiskala Tafallan izatea. Diru-laguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egina izatea 2016. urtean.

B) Xedea: kirol ekitaldien antolaketa eta KKGk onartutako Espainiako Kirol Federazioen txapelketetan parte hartzea sustatzea 2016. urtean.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web orrian.

D) Zenbatekoa: 9.000 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

F) Diru-laguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Udalaren Kirol Patronatua.

Tafallan, 2016ko urriaren 21ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1612003