2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Laburpena, 2015/2016 denboraldiko kirol amateurrerako diru-laguntzen deialdiarena, norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen direnak
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 320453.
A) Onuradunak: kirol talde eta elkarteak, kirol klub eta kirol sozietateak eta/edo irabazi-asmorik gabe legez eratutako pertsona juridikoak, kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Helbide soziala eta fiskala Tafallan izatea. Diru-laguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egina izatea 2015/2016 denboraldian.
B) Xedea: kirol jarduera arrunten antolaketa sustatzea 2015/2016 denboraldian.
C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web orrian.
D) Zenbatekoa: 47.000 euro.
E) Eskabideak aurkezteko epea: 21 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
F) Diru-laguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Udalaren Kirol Patronatua.
Tafallan, 2016ko urriaren 20an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1611979