209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2016ko irailaren 8an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat.

Erronkarin, 2016ko urriaren 20an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1612025