2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
10. eta 11. aldaketak aurrekontuetan. Behin betiko onespena
2016ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu transferentzia:
–Kreditua handituko duen aurrekontuko kontu-saila honako hau da: “Ciclo Jazz Zubipean” izeneko 1 3340 2275001 kontu-saila. 2.000 euro handituko da.
Kreditua emanen duen kontu-saila honako hau da: “Tributuen kontrolerako plana” izeneko 9200 2270801 kontu-saila. 2.000 euro emanen ditu.
Aurrekontuko aldaketa hau egitearen xedea da lotura juridikoko 1 3 2 multzoa ez dadila negatiboan gelditu.
Garesen, 2016ko urriaren 21ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1612034