209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlanaren testu bategina, 6. poligonoko 1657. lurzatian igogailuak paratzeko, Atarrabiako etorbidean (51A, 51B eta 51C), Iruñerria kalean (52-62) eta Kanalea kalean (12).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2016ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-OCT-16 (6/CU).

“Jendaurreko epea iragan baita 6. poligonoko 1657. lurzatian –Atarrabiako etorbidean (51A, 51B eta 51C), Iruñerria kalean (52-62) eta Kanalea kalean (12)– igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2016-06-21ekoa, 2016ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 14an), epe horretan inork alegaziorik aurkeztu gabe; sustatzaileak 2016ko irailaren 19an aurkeztutako testu bategina ikusirik eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2016ko irailaren 21eko txostenarekin bat, honako hau ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlanaren testu bategina, 6. poligonoko 1657. lurzatian igogailuak paratzeko, Atarrabiako etorbidean (51A, 51B eta 51C), Iruñerria kalean (52-62) eta Kanalea kalean (12), Francisco Javier García-Barberena Erburuk Autobuses La Villavesa, SA enpresaren izenean tramitera aurkeztua.

2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.»

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2016ko urriaren 14an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ANEXO

Xehetasun azterlana. Igogailuak paratzea 6. poligonoko 1657. lurzatian. Araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1611632