2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatutakoa betez, hamabortz egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan. Bertan eskuratuko dituzte eskabidea eta informazioa.
Oteitzan, 2016ko urriaren 21ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Iragarkiaren kodea: L1611990