209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Santa Brigida alderdiko mahaien erabilera arautzen
duen udal araudia, erromeria dela eta.
Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2016ko urriaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Santa Brigida alderdiko mahaien erabilera arautzen duen udal araudia, erromeria dela eta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2016ko urriaren 18an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1611831