209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo 1. poligonoko 449. lurzatiaren lerrokadura aldatzeko xehetasun azterlana, Ostabe Inversiones SLk sustatua.
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko jarduneko alkate udalburuak, 2016ko urriaren 19ko ebazpenaren bidez, honako hau

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea xehetasun azterlana Noaingo 1. poligonoko 449. lurzatiaren lerrokadura bat aldatzeko, Ostabe Inversiones SLk sustatua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako egunkarietan, interesa duten pertsona edo entitateek denbora horretan azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea lerrokadura aldatzeak ukitzen dituen lurzatien titular guztiei: Noaingo 1. poligonoko 547, 548, 549 eta 550. lurzatietakoei eta gainerako aldamenekoei, Noaingo 1. poligonoko 449. lurzatikoari eta Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateari.

Noain Elortzibarren, 2016ko urriaren 19an.–Jarduneko alkate udalburua, Lorenzo Luis Irisarri Ona.

Iragarkiaren kodea: L1611883