2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2017. urteko karga-tasak
Udalak 2016ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi ziren, 2017. urterako:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, JEZa (lizentzia fiskala): 1,20 indizea.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): exekuzio materialaren %4,0.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
- Urte multzoen araberako portzentajeak:
- 0-5 urte, 3,3ko portzentajea.
- 5-10 urte, 3,2ko portzentajea.
- 10-15 urte, 3,1eko portzentajea.
- 15-20 urte, 3,1eko portzentajea.
Talde guztiendako karga-tasa: %20.
Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Arradan, 2016ko urriaren 24an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1612022