2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
La Nava kaleko 19. zenbakian den lurzati baten xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 74. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioari jarraikiz, eta iragarkia 2016ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18an, argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, Larragako Udalak, 2016ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du La Nava kaleko 19. zenbakian den lurzati baten xehetasun azterlana (katastroko 1. poligonoko 1460. lurzatia), Talleres J.J. Suescun, SLk sustatu duena. Azterlan hori ekainaren 27ko Alkatetzaren 65/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean.
Ondotik, haren arauen edukia argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.ean xedatuari jarraikiz. Aditzera ematen da erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daitekeela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Larragan, 2016ko urriaren 10ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
ERANSKINA
Xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 1460. lurzatiarena, La Nava kaleko 19. zenbakian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1611957