209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Udalaren Hirigintza Planari alegazioak egiteko epea luzatzea

Enerizko Udalak, 2016ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen tramitatzen ari den Hirigintza Plana jendaurrean edukitzeko eta hari alegazioak egiteko tramitea luzatzea 15 egunez, iragarki hau Foru Komunitateko Aldizkari Ofialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Tramitea 2016ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9koan, argitaratu iragarkiaren bidez hasi zen. Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Eneritzen, 2016ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, David Villarroya González.

Iragarkiaren kodea: L1611991