209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena.
10/2016 espedientea

Cabanillasko Udalak, 2016ko urriaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, behar den legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean: 10/2016 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202 eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Cabanillasen, 2016ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Jesús Santos Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1611981