2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRETA
“Monte Nuevo” larrearen enkantea
Bidaurretako Udalak –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko urriaren 18ko 280/1990 Erregelamenduan xedatuarekin bat– enkante bidez esleituko du “Monte Nuevo” larrea, Udalaren Osoko Bilkurak onetsitako baldintza agiriaren arabera, interesdunen eskura baitago Udalaren Idazkaritzan, jendea hartzeko ordutegian, herritarrendako esleipen zuzenean eman gabe geratu delako.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bidaurretan, 2016ko urriaren 24an.–Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1612033