2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Pistak hobetzeko 2016ko aurrekontuan kredituaren transferentzia egiteko espedientea (16/5). Behin betiko onespena
Udalak, 2016ko irailaren 15ean egindako osoko bilkuran, pistak hobetzeko 2016ko aurrekontuan kredituaren transferentzia egiteko espedientea (16/5 espedientea) hasiera batez onestea erabaki zuen.
Horren iragarkia 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko irailaren 29an. Espedientea hamabost laneguneko epean jendaurrean egon zen, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu.
Beraz, kredituaren transferentzia egiteko espediente hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1 4121 21000 –Bide eta pisten mantenimendua (kopurua: 20.000,00 euro) aurrekontu-aplikazioaren gastua 1 15100 64000 –Udal Plana berritzea (kopurua: 20.000,00 euro) aplikazioaren kreditu transferentziaren bitartez finantzatuko da.
Beran, 2016ko urriaren 19an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1611960