2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
2017rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten udal zergetako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak finkatzea erabaki zuen, 2016ko urtarrilaren 20an egindako osoko bilkuran. Hona hemen:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3131.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8000.
–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ): gutxieneko tarifak.
–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: %2.75 (%2 Babes Ofizialeko Etxebizitzak).
–Lurren Balio Igoeraren gaineko Zerga: gutxieneko portzentajeak eta karga-tasak.
–Tasak eta prezio publikoak: espedientean agertzen direnak.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Arroitzen, 2016ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1611973