209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

5. aldaketa 2016ko aurrekontuan

Arroizko Udalak, 2016ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 5. espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan 15 egunean, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arroitzen, 2016ko urriaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1611910