1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
91/2016 FORU DEKRETUA, urriaren 19koa, Juan Antonio Rozas Aranguren jauna Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 19ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Juan Antonio Rozas Aranguren jauna Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko buru izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko urriaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1611854