209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89/2016 FORU DEKRETUA, urriaren 19koa, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak izendatu zituen azaroaren 11ko 256/2015 Foru Dekretua hein batean aldatzen duena.

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 6ko 2/2006 Foru Legearen 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko dira Kontseiluko kideak.

Horretarako, aldez aurretik, hala Nafarroako Gobernuak nola Kontseilu horretan ordezkaritza duten gainerako entitateek beren ordezkariak izendatu behar dituzte, foru lege horren 2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Nafarroako Langileen Batasun Orokorraren (UGT) azken Biltzarraren ondotik, aipatutako sindikatu horrek Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan dituen ordezkarien izendapena aldatu du.

Azaroaren 11ko 256/2015 Foru Dekretuaren bitartez izendatu ziren Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak; hortaz, UGTk bidalitako mezua ikusita, bidezkoa da hura aldatzea, sindikatu horren ordezkariei dagokienean.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 19ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituen azaroaren 11ko 256/2015 Foru Dekretua aldatzea. Hona hemen aldaketa:

A) Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide izatetik kentzea Nafarroako Langileen Batasun Orokorreko (UGT) kide hauek, bigarren taldea (sindikatuak) ordezkatzen dutenak:

Titularrak:

Javier Lecumberri Urabayen jauna eta María Simón Muro andrea.

Ordezkoak:

María Soledad Vicente Yoldi jauna eta Maite Pérez Huarte andrea.

B) Ondoko hauek Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, bigarren taldea (sindikatuak) ordezkatzeko, Langileen Batasun Orokorrak hautatuta:

Titularrak:

María Soledad Vicente Yoldi andrea eta Augusto Paredes Antón jauna.

Ordezkoak.

Amaia Villanueva Fernández andrea eta Borja Paredes Alonso jauna.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko urriaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1611899