209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

784/2016 EBAZPENA, urriaren 13koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Iruñean merkataritza establezimendu handi bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Sustatzailea Morea Inversiones SA merkataritzako enpresa da.

Nafarroako Gobernuak 2014ko irailaren 24an hartutako Erabakiaren bidez (2014ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 8koa), Iruñean merkataritza establezimendu handi bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zen, eta, aldi berean, sustatzaileari eskatu zitzaion UPSaren Testu Bategin bat aurkezteko, hartan alegazioak ebaztean egindako aldaketak eta Erabaki horren III. epigrafean, hirigintzako erabileren arauketari buruz azaldutako determinazioa jasota.

Aurreko puntuari erantzunez, 2016ko abuztuaren 23an, sustatzaileak aurkeztu du eskatu zitzaion testu bategina.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñean merkataritza establezimendu handi bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Sustatzailea Morea Inversiones SA da, eta araudi horren testua ebazpen honen eranskinean ageri da oso-osorik.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Udalari, sustatzaileari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko urriaren 13an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1611900