203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioaren bigarren seihilekoaren ordainketaren jakinarazpena

Honen bidez, jakinarazten da landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioaren bigarren seihilekoaren ordainketaren jakinarazpena egin dela eta igorri zaiela (ordainketa helbideratu gabe dutenei).

Borondatez ordaintzeko epea 2016ko urriaren 28an bukatuko da.

Banku edo aurrezki kutxa batean helbideraturik dauden ordainagiri guztiak borondatezko epearen erdialdean, urriaren 17an, igorriko dira kobratzeko. Gainerako ordainagiriak (helbideratu gabeak) Udalak Nafarroako Kutxan duen 3008 0133 62 1726175126 kontuan edo Caixan duen 2100 5262 54 2200027020 kontuan ordaindu ahalko dira epea bukatu baino lehen.

Borondatezko ordainketaren epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira eta dagozkien errekarguak izanen dituzte.

Oibarren, 2016ko urriaren 11n.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1611543