203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2017ko zerga-tasak

Adiosko Udalak, 2016ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi zituen 2017ko ekitaldirako:

1.–Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.

Hirilurreko ondasunen gaineko zerga; %0,308ko tasa.

Landalurreko ondasunen gaineko zerga; %0’80ko tasa.

2.–JEZ. 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,60ko tasa.

4.–Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

4.1. Zerga-oinarria zehazteko, portzentaje hauek ezartzea:

1etik 5 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: %3,10.

5etik 10 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: %3,10.

10etik 15 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: %3,10.

15etik 20 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: %3,10.

4.2. Talde guztientzat zerga-tasa bakar gisa %17,96 ezartzea.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen edo zirkulazioaren gaineko zerga.

Tarifa ofiziala.

6.–Herrilurretako aprobetxamenduak.

Ez da handituko.

Onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 33. artikuluaren 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Adiosen, 2016ko urriaren 11n.–Alkatea, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1611537