203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Hirigintza Planaren prestaketan herritarrek parte hartzeko epea luzaturik

Adiosko Udalak, 2016ko urriaren 10eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, herritarrek parte hartzeko tramitea luzatzea onetsi zuen. Epe hori 2016ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ean, argitaratutako iragarkiaren bitartez hasi zen. Erabaki honekin epe hori luzatuko da hasiera bateko bukaera egunetik iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabosgarren egunera arte.

Adiosen, 2016ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1611521