4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 47/2016 familia-prozedura
Iruñean, 2016ko urriaren 6an.
María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan guraso-ahalaren gaineko 47/2016 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Federico ZucchiniI jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2016ko urriaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta.
Iragarkiaren kodea: J1611573