203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

zUGARRAMURDI

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

2016ko urriaren 15ean ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Zugarramurdiko Udaleko zinegotzi Manuel Soto Rodriguez jaunak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta, Kode Zibilaren 51. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluari eta ondokoei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Zugarramurdiko Udaleko alkate udalburuak, urriaren 11n emandako 26/2016 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako Manuel Soto Rodriguez zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2016ko urriaren 15ean.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Zugarramurdin, 2016ko urriaren 11n.–Alkatea, Evaristo Menaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L1611551