203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2016ko urriaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzaren 5. artikuluan, aplikatu beharreko tarifak ezartzen baititu. Aldaketak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Esan, 2016ko urriaren 11n.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1611495