2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Interesdunen epatzea, 16-02066 gora jotzeko errekurtsoan
Udalak jaso du Iñaki Huarte Ruiz jaunak Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztu duen 16-02066 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, administrari-ofizialak aldi baterako kontratatzeko zerrenda bat osatzeko Uharteko Udalak egindako deialdiaren aurka ezarritakoa, bertan eskatzen den lan esperientziaren baldintzari buruz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10.era, ager daitezen interesdun gisa.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Uharten, 2016ko urriaren 11n.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1611520