203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin 2/2016 aldaketaren hasierako onespena argitaratu ondoren (2016ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 12koa) inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsita dago, eranskinean agertzen den gisan. Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orisoainen, 2016ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

AURREKONTUKO 2/2016 ALDAKETA, KREDITU BEREZIA ABELTZAINTZAKO EREMUAK HOBETZEKO

Gastuen kontu-sail goititua/sortua:

4121-690. Abeltzaintzako eremuak hobetzea: 15.000,00 euro.

Guztira: 15.000,00 euro.

Diru-sarreren kontu-sail goititua/sortua:

75501. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza abeltzaintzako eremuak hobetzeko: 6.086,10 euro.

870. Diruzaintzako gerakina: 8.913,9 euro.

Guztira: 15.000,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1611522