203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatearen dedikazioa eta ordainsaria

Olaztiko Udalak, 2016ko irailaren 13an egin osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

Ikusirik alkateak egindako proposamena, alkate karguaren berezko dedikazioari, eta jardun horri dagokion ordainsariari buruz.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. eta 75 bis artikuluetan –Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen bidez gauzatutako erreformari dagokionez– eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ikusirik Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen duen Foru Legea,

Erabaki da:

Lehena.–Olaztiko Udaleko alkateari lanaldi erdiz arituko dela aitortzea, 2016ko irailaren 1etik 30era bitartean.

Bigarrena.–Halaber, Olaztiko Udaleko alkateari dedikazio esklusiboan eta lanaldi osoz arituko dela aitortzea, 2016ko urriaren 1etik aitzina.

Hirugarrena.–Olaztiko Udalak alkateari, iraileko hilabetean, karguan jarduteagatik 1.050 euroko zenbateko gordina ordainduko diola ezartzea (aparteko ordainsariaren zati proportzionala sartuta), eta ordainsari horri dagokion Gizarte Segurantzako enpresaren kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokiona kenduko zaio. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Laugarrena.–Olaztiko Udalak urtean 25.200 euroko zenbatekoa ordainduko dio alkateari bere karguan aritzeagatik, hamalau ordainketetan, eta ordainsari horri dagozkion Gizarte Segurantzako enpresaren kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokiona kenduko zaio. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Bosgarrena.–Erabaki honetan xedatuak ondorioak izanen ditu 2016ko irailaren 1etik aitzina, aurretik azaldutakoarekin bat.

Seigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Olaztin, 2016ko irailaren 13an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1611535