203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Herrilurretako lurzatiak errentan, 2016. urtea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2016ko urriaren 31n bukatuko dela epea, herrilurretako lurzatien errentagatik 2016. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Nafarroako Rural Kutxaren edo La Caixaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, ordainagiria aurkeztu ondotik.

Epe hori iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Urriaren 31n ordainagiri helbideratuak zergadunek emandako kontuetan kargatuko dira.

Iratxetan (Leotz), 2016ko urriaren 1ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1611534