203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko
2016ko kontribuzioa

Aditzera ematen da landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2016ko urriaren 26an hasi eta abenduaren 12an bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2016ko urriaren 26an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Genevillan, 2016ko urriaren 7an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1611542