2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2/2016 eta 3/2016 aldaketak aurrekontuan.
Hasierako onespena
Garinoaingo Udalak, 2016ko irailaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 2/2016 aldaketa, garbigunerako espazioa egokitzeko, eta 3/2016 aldaketa, Orbaibarko Garapenerako Elkartea diruz laguntzeko.
Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoa bilakatuko da.
Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.
Garinoainen, 2016ko irailaren 11n.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.
Iragarkiaren kodea: L1611523